ZIRKUN ESKOLAK

Mundu osotik bidaiatu ostean… Gure karabanak Gipuzkoa eta Bizkaian aparkatu ditugu!!
Getxon Zirkun Zirko Eskola aurkezten dizuegu eta Zestoan Zirkun Zirko Aretoa!!
Toki goxo eta maitasunez eraikiak , ahalik eta erosoen sentitu zaitezen! Bertan sartu eta Zirkuko kortinek, zirku arkuek zabalduko dizkizuete ateak!!Argiak, banderolak,palomitak egiteko karroa, kamerinoa, paretetako irudiak eta apaingarriak zirku batean murgilduko zaituzte!!

– Gainera bertan Zirku modalitate guztiak jorratzeko elemenduak izango dituzu: aire akrobazietako estrukturak, oreka, malabare, akrobazietako elemendu mordoa…
– Eta eszenatoki eta “atseden”  toki berezi bat ere ospakizun eta ikuskizunak burutzeko!

Zatoz gure eskolako handia eta “Bala Gizona” ezagutzera!!

Gure eskoletan ekintza hauek burutu ahal izango dituzu:

  • zirku ikastaroak
  • tailer trinkoak asteburuetan
  • Heduentzako “master class”ak
  • zirku koloniak opor garaietan
  • Ospakizunak
  • klase partikularrak
  • Eskola zein talde handietarako zirku irterak, ikuskizunak eta tailerrak

Hau dana, eta postazun eta alaitasun anitza!!!

 Gure ikastaroetan, ikasleak zirku-espezialitate desberdinetan trebatzeaz gain, zirkuaren bidez garapen fisikoa lantzen dugu: malgutasuna, indarra, oreka, psikomotrizitatea, arintasuna… Baita gaitasun pertsonalak ere: emozioak kudeatzea, autoestimua, nork bere burua gainditzea, kontzentrazioa, frustrazioa kudeatzea, energia askatzea, pazientzia eta autokontrola lantzea, estresa eta antsietatea sormen-energia bilakatzea…

Ikastaroak talde txikitan ematen ditugunez, gure eskolan lan pertsonalizatua eta adikorra eskaintzen dugu; horiek horrela, ikasle bakoitzaren beharrizanetan arreta jartzen dugu, alderdi fisikoari, pertsonalari edo artistikoari dagokienez.

Zatoz gurekin zirkuaren arimaren barrenean!!

NON GAUDE

 

ZIRKUN ZIRKO GETXO

Euskal Herria Kalea 20, Algorta (Getxo)

ZIRKUN ZIRKO ZESTOA

Errota poligonoa 17, Iraeta -Zestoa

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Gure lokaletik pasatzen bazara gure proiektuari buruzko informazioa emango dizugu, ikuskizunak, helduentzako ikastaroak, haurrentzako ikastaroak, zirku eskola, etab… Animatu zaitez, zure zain gaude!