KOLONIAK

ZIRKUKO KOLONIAK

Opor garaiak ahaztuezinak izan daitezen haur zein gazteentzat zirku koloniak burutzen ditugu!! (Gabonetan, Aste Santutan eta uda garaian)Gure Getxo zein Donostiko eskolan zein zuk proposatu tokian egiteko!
Bai, bai! Ondo entzun duzu!! Zirkua zure herrira hurbiltzen dugu! Elkar lana, kooperatibitatea, esfortsua…
Ilusion handia egiten digu zuekin berri hau konpartitzea : Iada Euskal Herriko toki askotara eraman dugu gure zirkua: Getxo, Iurreta, Zorrotza, Barakaldo, …Eta aurten gure laugarren urtea izango da “Ermuako Udala”k antolatutako kolonietan!! nun ekainean beraien ateak zabalduko dituzte ,berriz ere , 200 artista txiki zirkuaz alaitzeko asmoz!! Hauetan parte hartu nahi izan ezgero, gurekin harremanetan jar zaitezte!
Animatzen zarete zirku bat zuen herritarrekin sortzen?

ZIRKUA ETA NATURA

Eta hau gutxi balitz, kolonia interesgarri hauekin zuen txikiak bi mundu polit hauetan murgilduko ditugu: mendia eta zirkua. Beraiekin gure bi pasio nagusienak konpartituko ditugu!
Malabareak,orekak , aire eta lurreko akrobaziak gure eskoletan eta naturan disfrutatzeko modu ezin hobea! Alde batetik zirkuak konpartitzen dizkigun onura fisiko eta psikiko guztiez gain, badakigu haurren naturarekiko harremana oso garrantzitsua dela haur osasuntsu eta zoriontsuak lortzeko! Horregatik, kolonia hauetan, zirkua jorratzeaz gain, animaliak, hortuak bisitatu eta mendi ibilaldiak ere egingo ditugu!
Eta bai! Hauek burutzeko ere zuen herriraldera hurbiltzen gara! Horretarako “Actividades Físico Deportivas en el Medio Natural” teknikoak ere baditugu Zirkun Zirko taldean . Zuek eskatu besterik ez duzue egin behar ,eta hauek zuen inguruko lekurik eder eta kolonia burutzeko toki egokienak aztertuko dituzte!!
Gure zirkua animali askeekin disfrutatu ezazue! Eta gozatu bizitza!!

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Informazio gehiago nahi izanez gero, ez izan zalantzarik ikastaro eta udaleku hauei buruzko informazio-dosierra eskatzeko edo bisita gaitzazu gure ikastetxera. Pozik lagunduko dizugu.