ZIRKUN ZIRKO

IZASKUN RUEDA, NIRE BIZITZAKO HISTORIOA…

Zirkuagatik dana! furgoneta batean bizi, semaforoetan lan egin…
SOILIK IRUDI ETA AMETS BAT
Irudi magiko batekin hasi izan den dena ,eta geroago ametsa bihurtu zen protagonista!
IRUDIA, zirku topaketa bat lehen aldiz ikusi nuen egunean .Hogei urte besterik ez nituen mendi gida izateko gradu bat ikasteko Hondarribira abiatu nintzenean. Ohiko egun bat zela uste nuen , baina herritik paseoan ,tupust egin nuen malabarista jaialdi batekin.. haren geroztik ez dut kasualitatetan sinesten.
Oin bost mila artista baino gehiagoko zirku jaialdietan parte hartzera ohituta nago, baina momentu horretan , ehun nahiko izan ziren nire bizitza hankaz gora jartzeko.
Irudi bat mila hitz baino adierazgarrigoa dela esaten omen dute. Eta horrela da! Irudi hori nahiko izan zen zirkuaren magia nire zainetan sartzeko eta nire mundu osoa astintzeko. Orekalariak bola erraldoeitan ibiltzen , monoziklistak salto ikaragarriak ematen ,mila malabare zerua koloreztatzen, helduak jolasean , hitzik gabeko hizkuntza bera konpartitzen…Dudarik gabe nik ere ikasi nahi nuen hizkuntza magiko hori!

Hondarribiko Jaxenolak Malabarista Elkartearekin hasi nintzen zirkuan nire lehen urratsak. Orduak ematen genituen trapezioan,monozikloan, malabaretan..orduak, egunak, asteburuak jolasean, entrenatzen. Leku batetik bestera bidaiatzen genuen zirku topaketen bila. Malabaristak, orekalariak, akrobatak!Festa erraldoia zen, zoramen bat!Zirkua ikasiko nuela erabaki nuen.
Eta momentu honetan ,AMETSA Jaio zen.
Zirku Eskola batean “Formación Profesional en Artes Circenses” ikasketak burutzea bihurtu zen nire ametsa! Eta Madrilgo Carampa Zirku Eskola autatu nuen horretarako.

Nere tramankulu guztiak hartu eta bertara bidaiatu nuen. Ikastaro desberdinak burutu nituen : clown, malabareak, orekak,dantza kontemporaneoa, …baina hogei urte besterik ez nituen eta gogorregia suertatu zitzaidan bizitza hura : ikastaroak garestiak ziren, psikologikoki gogorra eta fisikoki arę gehiago. Beraz, zirkua beste modu batean bizitzea erabaki nuen: Txile, Argentinan, Toulousen , Gironan bizi izan nintzen..Toki batetik bestera bidaiatu nuen, zirku eskola desberdinetan ikastaroak burutzeko. Kale eta semaforoko Pailazo moduan lan egiten ikasi nuen.Maila on bat hartu ,eta prest sentitu nintzenean, berriz ere, nire ametsaren bidea hartu nuen.
Hogeitazazpi urtekin Madrilgo Zirko karparen ondoan nire furgoneta aparkatu nuen. Hiru urteko ikasketa profesionalen kurtsorako sarbide froga egin nuen, baina ez ninduten hartu “ adinarekin bat ez nentorrela”baloratu zutelako.
Egia esanda, kolpea izugarria izan zen. Baina ,gero kolpe honek gauza pilo irakatsi zizkidala ausnartu dut: zirkoarekiko nire pasioa handitu zan, nire gogoak are eta sakonagoa bihurtu! Nire bizitzaren Atal honek irakatsi zidan zer nolako garrantzia daukan esfortsua, ilusioa inoiz ez galtzea, ekina izatea .
Urte oso bat geratu nintzan bertan ikastaro gehiago egiten: “mástil chino”, trapezioa, oihal akrobatikoa, lurreko akrobaziak, akroporteak… Monoziklo jirafa batean ibiltzen ikasi nuen, lau maza airera botatzen ere!eta berriz ere frogetara aurkeztu nintzen.Bai! ondo entzun duzu! Horrela egin nuen. Jo ta ke aritu nintzan, gogor lan egin nuen, ilusioa piztu, eta lortu nuen!
Hainbeste amestutako ikastaroan sartzea lortu izan nuen!

Hiru urte furgoneta batean bizitzen eman nituen horretarako. Egun hotzenetarikoetan urari izotzak ateratzen zitzaizkion, gauetan beldur ez izaten ikasi nuen, zutik jarri gabe sukaldatzen, eskularru eta txanoa buruan lo eta gosaltzen, karpako komun prefabrikatu hotzetan dutxa hartzen ohitu nintzen, trapezioagatik behatsetako eta belauneko zaurien mina ondo eramaten, gorputzeko muskulu eta artikulazio minez josita oheratu eta esnatzen…Hori gutxi ez balitz, goizeko bostetan esnatzen ginen asteburuetan semaforoan sosa batzuk lortzeko. Baina hau dana pozaren pozez!
Eta nolatan posible? bizitzako ikasketarik garrantzizkoena hartu izan nuen orduan:” zein indartsu eta bizi sentitzen zaren zure ametsak jarraitzen dituzunean” .
Nire burua gainditzen ere ikisi nuen, zirkuak porrot bat beti aukera berri bat dela iakasten baitzidan eta karpan egunerokoan lortzen nuen “truko” bakoitzarekin, esfortsuarekin dana posible delas ere ohartu nintzen.

Eta ni hauxe besterik ez naiz, pertsona arrunt bat baina ilusioz josita ¡motivación máxima! nire lagun batek esasen duen bezalaxe…
Gaur egun zirkuaren mundua da nire ardatsa. Aire bizitzeko modua. Haur Txiki bat bezala emozionatu egiten naiz oraindik malabareak airean ikustean, baina orain ni naiz hauek airera botatzen ditudanak. Oilo ipurdia jartzen zait trapezistak airean ikustean, baina oin ni ere ikasi dut airean egoten…
Eta gaur egun liluratzen nau haurrekin hau konpartitzea eta zirkuarekin laguntzen ditudala sentitzeak poztasun handia ematen dit. Eta zergatik ez? Ikasleren bat zirku ikasketa profesionalak egitea erabakitzen duela etorkizunean imagintzea ere gustoko dut .Eta orduan,haren bidea errastea bihurtzen da nire motibazio handiena!!
MILA ESKER ZIRKUA EMATEN DIDAZUN GUZTIAGATIK!!!

KONPAINIA EDERREAN…
Zirkun Zirku familian tekniko, irakasle eta begirale enpatiko, profesional , arduratsu , sentikor eta dibertigarriak topatuko dituzu.
Danak bizitzako helburu nagusi bat konpartitzen dugularik: “Mundu politago bat eratu, haur eta pertsonei zoriontsuagoak izaten laguntzen saiatuz”

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Zirko artista bati entzun nion esaten zirkoari profesionalki dedikatzea zirkuarekin ezkontzea zela. Egun hartan hitz haiek barre egin zidaten. Gaur egun, ulertzeaz gain, konpartitzen ditut eta ehuneko ehunean sentitzen ditut.